sábado, 28 de mayo de 2011

Pleno extraordinario a puerta cerrada.Triste final de una legislatura



Juan Carlos Merino ha decidido unilateralmente celebrar el pleno extraordinario a puerta cerrada, a pesar de haber perdido la votación sobre sí el pleno debía ser público o a puerta cerrada. Finalmente la moción presentada por los concejales no adscritos, ha salido aprobada con sus votos, los de EB y Hamaikabat; la abstención del PNV y el voto en contra del PP y del PSOE. 


Atea itxita egiten ari dira ez ohiko udalbatzarra, Merinok hala aginduta

Nork Errenteriako Hitza

Eguerdiko hamabietan zegoen deituta ez ohiko udalbatzarra Errenteriako Udalean ezker abertzaleko zinegotziek hala eskatuta, jazarpen kasuen gainean aurkeztutako mozioa eztabaidatzeko. Aipatu mozioak, epaiak ezarritako diru zigorra udalak ordaindu beharrean, langile ohi bati jazarpena egin ziotenek ordaintzea zuen helburu. Hamarnaka lagun bertaratu dira udalera eta Juan Carlos Merino alkateak udalbatzarra atea itxirik baino ez zela egingo esan du “aipatu mozioarekin hainbat pertsonen izenak azalduko baitira eta horiek sekretupekoak izateko eskubidea dago” azaldu du jarduneko alkateak. EAJ eta EBko zinegotziek eskatuta 5 minutuko atsedena egin dute eta ondoren, udalbatzarra atea zabalik edo itxita egingo zuten erabakitzeko bozketa egin dute. PSE-EE eta PPk atea itxirik egitearen alde egin dute eta ezker abertzalea, EAJ, EB, eta hamaika bat alderdietako zinegotziek atea zabalik egitearen alde bozkatu dute. Bigarren aukerak irabazi badu ere, alkateak azkenik aretoa utziarazi die bertan ziren bizilagun eta baita komunikabideetako langileoi ere. Oraindik orain, udalabatzarra eztabaidatzen ari da eta ezker abertzaleko zinegotziek amaitutakoan eztabaidaren emaitzaren berri emango dutela azaldu dute

Eguerdiko ordubiak jota amaitu da udabatzarraren saioa eta ezker abertzaleak aurkeztutako mozioak aurrera egin du,  talde abertzalearen, Ezker Batuaren eta Hamaika baten aldeko botuekin. PSE-EEk eta PPk kontra egin dute,  gaurko saioan alderdi bakoitzeko zinegotzi bat falta zenez, bien artean 8 boto baino ez dituzte lortu eta beraz ezin izan dute mozioa bertan behera utzi. EAJk, abstentzioa bozkatu du.