viernes, 8 de junio de 2012

El Gobierno Municipal de Errenteria cumple un año: “Estamos cambiando la forma de hacer política”



miembros del Gobierno Municipal han realizado esta mañana en Merkatuzar el balance de su primer año de trabajo. Se ha destacado que “El diálogo y la participación ciudadana” han sido los ejes de este comienzo de legislatura, y se ha subrayado que “Hemos dado los primeros pasos para dirigir Errenteria hacia un nuevo escenario”.

Urtebete egin du Bilduk eta Ezker Anitza-IUk osatutako Udal Gobernu Taldeak agintean, eta sei hilabeterekin bezala, hamabi hilabeteen balantzea egin du. Denbora horretan, “gertutasunean oinarritutako eta norabide argi eta arduratsua duen gobernua” osatu dutela adierazi du Julen Mendoza alkateak. Herritarrekiko gertutasuna parte hartzean oinarritu dela iritzi dio. Ildo horretatik, “gainontzeko alderdiekin elkarrizketarako gaitasuna” izan duela esan du, eta baita herritarrekin ere. Era berean, herritarren erantzuna ere positibotzat jo du, “parte hartzea oso handia eta oso anitza” izan delako.

Norabideari dagokionez, berriz, joan den abenduaren 3an Merkatuzarren esandakoa bete dutela adierazi du, hala nola, kultura eta ingurumen arloetan gehiago inbertituko zutela, eta gastu soziala mantendu egingo zutela. Hori aurrekontuetan islatu dela zehaztu du.

Martxan jarritako proiektu batzuk ere gogorarazi ditu Mendozak. Kabia izan da nabarmendu duen bat, eta datozen hiru hilabetetan 50 inguru ekimen martxan jarriko dituztela jakinarazi du. Auzo elkarteekin izandako bilerak ere gogorarazi ditu. 1.500 lagunek parte hartu dute, eta horiek hiru hilabetean behin egiten dituzte.

Ingurumena eta kultura
Gobernu taldeak nabarmendu dituen bi sailei dagokionez, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziaren arabera, aurten berak zuzentzen duen sailak 320.000 euroko aurrekontua izan du, “lehen ez zegoen tokian”. Egindako lanen artean gogorarazi ditu Ingurumen Aholku Kontseilua martxan jartzea, eta landa ingurua zaindu eta babesteko neurriak hartzea, besteak beste.

Kultura arloan ere “apustu berezia” egin dela adierazi du Irune Balentziaga zinegotziak. Sailak hartu duen norabidea “parte hartzean, kultur aniztasunean eta hiria egiteko beste modu batean” oinarritu dela azaldu du, eta zentzu horretan bi proiektu aipatu ditu: Kabia bera eta Irrien Lagunak. Herriko jaiei begira ere “benetako jai batzorde bat” osatu dela esan du. “Eztabaida handiak kontsentsura iristeko gaitasuna” izan duela gaineratu du. Berak gidatzen dituen beste bi arloetan, musika eskola eta euskaran, “norabidea falta” dela azaldu du, eta orain hausnarketa fase batean dauden arren, datorren urtean hasiko direla horiek lantzen.

Hala ere, oro har, krisiaren eraginpean daudela gogorarazi du Alazne Korta alkateordeak, eta ildo horretatik, herriari “ahalik eta zerbitzu onena ematen” saiatzen ari direla esan du, “baliabideak optimizatuz”.